XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OTSAILAREN 27ko 11/1990 FORU DEKRETUA, TRIBUTU SARREREN ORDAINKETA LANKIDE ENTITATEEN BIDEZ EGITEA FINKATZEN DUENA.

Diru Bilketarako Erregelamendu Orokorreko 6.3 artikuluak, baimenduriko Banku eta Aurrezki Kutxak hartzen ditu bilketa zerbitzuaren Lankide Entitatetaz.

Tributu zorrak Foru Haziendan ordaindu behar dituzten zergadunei erreztasun handiagoak emateko, eta fondoak zaindu eta lekuz aldatzeak sor ditzaketen arazoak ekiditeko xedez, gomendagarri erizten da tributu zor horien ordainketa aipatu Lankide Entitateetan egitea.

Hala, Hazienda, Finantza eta Aurrekontu Departamentuko Foru Diputatuaren proposamenez eta gaurko eguneko Diputatu Kontseiluan eztabaidatu ondoren, ERABAKITZEN DUT Artikulu bakarra.

Gipuzkoako Foru Diputazioan egin behar diren tributu sarrerak, Diru-Bilketarako Erregelamendu Orokorreko 6.3 artikuluak aipatzen dituen Lankide-Erakundeen bidez egingo dira.

AZKEN XEDAPENAK Lehena: Foru Dekretu honetan aurrikusitakoa garatu eta betetzeko beharrezko erizten dituen xedapenak diktatzeko baimena ematen zaio Hazienda, Finantza eta Aurrekontu Departamentuko Foru Diputatuari.

Bigarrena: Aurreko artikulu bakarrean aurrikusitako sarrerak, dituzten ezaugarriek honela eskatzen dutelako, aipatu ordainketa modutik salbuesteko baimena ematen zaio Hazienda, Finantza eta Aurrekontu Departamentuko Foru Diputatuari.